Arberoan Alaiki
Arberoan Alaiki aisialdi zentroa Aiherra, Izturitze, Donoztiri eta Donamartiriko herrien nahikari politiko batetik sortu zen: haurren loratzearen, emantzipazioaren eta hezkuntzaren alde lan egitea, eskola bakantzetan eta asteazkenetan (egunaz) heziketa-, kultura-, kirol- eta arte-aktibitateak eskaintzen dituen harrera leku bat plantan ezarriz.
Zerntroa, eskola publikoaren barneetan kokatua, elebiduna da ; Haurrek bizi dituzten memento guzietan langileak euskaraz eta frantsesez ari dira. Eskolatuak dauden haurrak errezibitzen ditu, 2 urtetik 13rat, 07:30etatik 18:30etarat.
Heziketa-helburuak laikotasunean, berdintasunean, demokrazia parte-hartzailean eta elkartasunean errotuak dira. Bete nahi diren helburu pedagogikoak dira:
Haurra: bere aisialdien aktorea
- Zentroa: eskola, familia eta haurraren arteko zubia
- Soziabilitatea, kolektibitatea eta herritartasuna sustatu
- Kultura eta aniztasuna ezagutu
- Belaunaldien arteko lotura sortu
Asteazkenetan, 39 familik erabili zuten zerbitzua, heldu baita orotarat 55 haurrek.
Familiei egun erdiko funtzionamendua proposatzen zaie, kanpoko parte hartzaileek eskaini kirol- eta kultura-aktibitateekin (errugbia, pilota, eskuzko aribideak,…).


2019ko udan, Arberoan Alaiki aisialdi zentroak 74 familia errezibitu zituen, heldu baita 101 haur. Haurren parte hartzea beherago aipatu moldean banatu zen:
- Aiherra: 30 haur
- Izturitze: 38 haur
- Donoztiri: 16 haur
- Donamartiri: 14 haur
- Lekuine: 2 haur
- Ezpeleta: haur 1
Lantaldea horrela osatua zen: Zuzendari Izateko Gaitasun Agiria (ZIGA) duen Carmen CARCELLER Zuzendaria, eta bost animatzaile (4 AIGAdun: Donamartiriko Michèle NARP, Aiherrako Itxaro ELOSEGI MARTINON, Izturitzeko Manon MESPLES eta Aiherrako Uxue ELOSEGI MARTINON ; AIGA praktika egiten zuen Aiherrako Béatrice GARRA).
Lehen aldikotz aurten, zentroak bere ateak ideki zituen Omiasainduko bakantzetan: 46 familiek, heldu baita 69 haurrek zentroa erabili zuten. Galdea badelako, hemendik goiti zentroa eskola bakantza guzietan idekia izanen da, salbu eguberriko oporretan.
Bakantzetan zentroak trinketa eta baratze publikoa egunero egun erdiz hartu zituen, eta horri esker arte horretan herritarrek egitura publikoak baliatu ahal izan dituzte. Lekuan berean afixatuak izaiteaz gain herritar guziek erabiltzeko moldeen berri ukan zuten. Erabiltzeko egutegia errespetatu duzue, eskertzen zaituztegu.
Lantaldeak proposatu animazioez gain, haurrak zentrotik atera ziren Labenneko zoorat, Iratirat, Bidaparc-erat, Angeluko lerratokirat, Funnyplay-erat edo Sarako zoorat joaiteko.
Xehetasun gehiago nahi badituzu, Carmen Carceller zentroko zuzendariarekin harremanetan jar, deituz (07.86.49.00.15) edo idatziz (arberoanalaiki@gmail.com).
KLIK BATEZ
