2022ko urriaren 06tik 16ra, John Wentz San Franciscokoa den nazioarteko artista gure herrian izanen da erresidentzia artistikoan.
Partikularki gizakiaren bisaia lantzeagatik ezaguna den margolari garaikide honek pilota plazan, herriaren sartze aldean, freska bat sortuko du.
Gertakari haun “Points de vue” festibalaren baitan sartzen da. Bost urte dira Euskal Hirigune Elkargoak eta Baionako herriak karrika-arteari eskainia zaion Festibal hori Baionan antolatzen dutela.
Festibal horretan, 5 egunez Baionako murruei lotu daitezen nazioarteko artista ezagun eta aitortuak gonbidatzen dira.
Izan tindu arrabola, pintzel, bonba edo marrazki-molde bidez, artista bakoitzak haren adierazpide propioa du. Leku, gai edo kausa baten historia adierazten dute, ondarearen balioztatze partikularra eskainiz. Naturaltasunez Baionako Aturri hertzean den freska handia aipa genezake, nahitaez arreta deitzen duen “Hitza Hitz” saihestezina agertzen duen hori.
2021az geroztik lurraldearen beste ikuspegi bat aurkeztu zen. Festibalaren formatua Iparralde guzira hedatu zen, herritarrekin elkartzeko erresidentziak eta eremu publikoan ekoizturiko obrak nahasiz. Gisa horretan, iaz 2 artista 2 herritan kokatu ziren lehen aldiko: Donapaleun eta Urruñan.
2022an, festibalak formula hori errepikatuko du: 5 eguneko festibala Baionan, 2022ko urriaren 19tik 23ra, eta lurralde erresidentziak 2022ko urriaren 1tik eta 16ra beste 3 herritan: Uztaritze, Irulegi, Izturitze.
Arte garaikide hori deskubritzeko moldea da, artisten lana deskubritzeko moldea. Handi eta ttipiek artistak zuzenki lanean ikusteko eta freska baten sorkuntzaren urratsak egunez egun begiztatzeko parada izanen dute. “Erakustoki” ttipi bat kanpoan. Herriaren sartzearen gaineko begirada aldatuko duen obra bat.
Eta historia errepikatzen denez galda genezake…
Duela milaka urte Izturitzeko harpeetan bizi ziren historiaurreko gizakiek margo eta grabadura anitz utzi zituzten Erberua harpean, labar-artearen eremu magiko eta bikainean bilakatuz. Bansky karrika-artista ospetsuak erraten zuen bezala: “XX. mendeko karrika-artea historiaurreko labar-artearen heinekoa da”.
Anartean, hitzordua dugu urrian pilota plazan agertuko dena ikusteko… Bakoitzak bere ikuspegia!