Eskola publikoak

BIGABAT HERRIARTEKO ESKOLA ELKARGOA

Aiherra & Izturitzeko eskola publikoak

Aiherra eta Izturitze artean 2017an sorturiko Bigabat HEEa lehentasun lurralde eta mendialde gisa sailkatua den
eremuan kokatua dago ; ondorioz haurrak bi urtetik goiti errezibitzen ahal ditu.

Aurkezpena

Izturitzeko Le Petit Prince eskola: ama-eskolako 2 urtekoen mailatik 5 urtekoen mailarat, irakasle batekin
frantsesez eta beste batekin euskaraz eta bi Ama-eskoletan Berezitu Lurralde Agenteekin (ABLA)
Aiherrako eskola: Lehen mailako 2. urtetik 5. urterat, irakasle batekin frantsesez eta beste batekin euskaraz
Lehen mailako 1. urtea: Ikasle kopuruen orekatzeko, urteen arabera, Aiherran ala Izturitzen eskolatuak dira.
Haurra frantses hutsean edo euskara-frantsesa sail elebidunean ezar dezakezu. Elebidunean, hizkuntzen arteko
parekotasuna bermatua da: 12 oren frantsesez, 12 oren euskaraz.

Funtzionamendua

Tenoreak: IZTURITZE: 08:50-12:05 / 13:35-16:20
AIHERRA: 08:45-12:00 / 13:30-16:15
Haurtzaindegia: zerbitzua eskola bakoitzean eskainia da. Haurrak haurtzaindegian goizeko zazpi orenak eta
erdietatik uzten ahal dira eta arratsaldeetan sei orenak eta erdiak artio.
(Orain 18:00ak artio, osagarri protokoloari jarraikiz)
Goizeko prezioa: 1€  – Arratsaldeko prezioa: 1€
Kantina, eskola bakoitzean eskainia da. Apairuaren prezioa: 2.45€
Garraio zerbitzua kitorik, bi eskolen artean

Izena nola eman?

Familiak haurraren edo haurren izena bere Herriko etxean ematen du eta ondotik eskolako zuzendaria deitzen.
Harremanetan jartzeko: Izturitze: CASTILLON Bruno: 05 59 29 45 97
Aiherra: BRENOT Emilie: 05 59 29 42 13

Asteazkenetan

Arberoan Alaiki aisialdi zentroak haurrak egun erdiko edo osoko hartzen ditu.
Prezioak zein diren eta izena nola eman jakiteko: 07 86 49 00 15 / arberoanalaiki@gmail.com