Gelak eta azpiegiturak

Gela alokatzea

Denen etxea

Dohainik utzia da herriko elkarteendako, hiru aldiz urtean. Hortik goiti 100 € aldi bakotx.

Herriko norbaitek gela 2 egunez erabiltzen badu bere eztaiendako, bakarrik egun bat kondatua izanen da.

Partikularrek eta elkarteek gordailu txeke bat eman beharko dute lokal bat alokatzen dutenean.

Edozein gisaz, alokatze hitzarmen bat izenpetua izanen da hilabete bat erabilpena aitzin. Barne araudi batekin emana izanen da.

Indarrean den osasun egoeraren ondorioz, gelen alokatzeak geldituak dira.

Jakanaraziko dautzuegu irekiko direlarik.

Ez ahantz : Pesta komiteak eta herriko etxeak orroitarazten dautzue higigarriak (mahain eta jarlekuak) dohainik direla. Zerbitzu horrek interesatzen bazaituzte, deitu Herriko Etxeko idazkaria. Aldi bakotx, liburu batean izena eman beharko duzue materiala hartzean, eta itzultzean, hautetsi batekin.

 

Alokatze prezioak

Denen Etxea Isturiztar                  Extérieur
– egun erdia 200 €                    400 €
– egun osoa 350 €                    700 €
– 50 jende gutti 200 €                    400 €
« On Egin » jantegia 100 €                    200 €

Alokatze prezioak

Trinketa alokatzea

Oren bat argirik gabe 6:00 ondotik : 7 €

Oren bat argiarekin 6:00 ondotik : 10 €

Larunbate goizean, eta igandean arratsaldeko 6ak arte, trinketa uririk da herritarentzat.

 

Funtzionamendua trinketearen irekitzeko

  1. 06 61 97 67 11 telefono zenbakira dei ezazu, gako-ontziaren kodea eskuratzeko.
  2. Joko lekua erabil ezazu.
  3. Leku hauetatik joan aitzin, eskertzen zaituztegu zure esku utzia den dokumentua osatzea eta, garbitasun protokoloak agerian ezartzen duen arabera, garbiketa egitea.
  4. Gakoa bere ontzian berriz ezarri ondoan, segurta zaitez sartzeko atea gakatua dela.
  5.  Kodea nahasteka ezazu, gako-ontzia ontsa hesteko. Muntadura publikoaren funtzionamendu onarentzat, bakoitzaren ardura da, trinketa ahal bezaineko egoera onean atxikitzea.

Leku honetan arribatzean, galdegiten dizugu muntadura hau estatu onean dela segurtatzea, zeren andeatua balitz, makurrak zure gain ezarriak izan daitezke. Trinketa erabiltzen duten haur adingabeei doakienez, burasoen erantzukizuna lotua da protokolo ezberdinen errespetatzea.