2019an, kide kopurua iraunkorra egon da, pilota eskolan izena eman dutenen kopurua ttipitu baldin bada ere: 73 kirol-lizentziadun, horietarik
50 esku-huska eta 23 gomazko paletan.
Entrenatzaileek (9 esku-huskakoak eta 5 gomazko paletakoak)
entrenamenduak bermatu dituzte astero, Izturitzeko eta Aiherrako
trinketetan, Aiherrako pilotalekuan eta Donoztiriko ezker paretan.
ABARRATIAk 7 final jokatu ditu, horietarik 4 nesken gomazko
barren-hutsako paletakoak, 2018ko irailean hasitako espezialitatea (laburbilduma azpian).
Taldearentzat garrantzitsua izan da “Pilota Eskolan” ekimena, Iparraldeko Pilota Batzordearen ondoan antolatua, pilota eskolako kide kopuruaren ttipitzea konpentsatzeko. 2019ko ekainaren 25etik 27ra, Antton Amulet eta Iban Hiriart Urruty, IPBko hezitzaileak, eta
ABARRATIA elkarteko Fred Bereau eta Christine Etcheverry,
Aiherra, Izturitze eta Donamartiriko eskoletako lehen mailako
ikasleengana joan dira, euskal pilota mota desberdinak
ezagutarazteko (esku-huska, pala, xistera eta xarea), tailer jostagarri
batzuen bidez. Tailer horiek arrakasta bildu dute 2020ko
denboraldirako 14k izena eman baitute.
2019an, klubeko poloak arraberritu ditugu babesle berriekin. Gure pilotari gazteek eskaturik, beroketarako jakak ere sortu ditugu ZABAL Menuiseries enpresarekin partaidetzan.
Jarduerak eta animazioak antolatu ditugu finantza-oreka eta familiekin lotura mantentzeko. Kontuak 260,32 €ko irabazkin emaile izaten dira.
ABARRATIAko zuzendariek eta entrenatzaileek aldizkari hau baliatzen dute Izturitzeko herriko etxea eskertzeko trinketa haien esku ezarriagatik entrenamenduak eta txapelketa partidak egin ahal izateko, baita familiak ere ekarri duten laguntza eta sostenguagatik (joan-etorrietan ibiltzea eta sostengatzea entrenamendu garaian).
