
Gaur egun, hogeita hamar bat ihiztarik osatzen dute Izturitzeko onetsitako ihizi elkartea (horietarik erdia ez delarik herrian bertan bizi).
Gure lurraldea itxura anitzekoa da (oihanak / larreak / iratzelekuak / pentzeak), baita aurki ditzakegun animaliak ere: orkatzak, basurdeak, untxiak, erbiak, usoak, biligarroak, faisaiak eta pekadak direlarik bereziki ihiztariak interesatzen dituztenak.
Azken urteetako elementu ohargarriei dagokienez, azpimarra dezakeguna:Ihizi larriaren populazioak (basurdeak / orkatzak) ongi dabiltza, arras / sobera ongi berdin:
o orkatza ihiztatzeko urteko plana (hartutako animali bakoitzari arauen araberako markatze-eskumuturreko bat ezarri behar zaiolarik) 16 animaliara heltzen da,
o hartutako basurde kopurua ere erregularki igotzen da Izturitzen eta auzo herrietan. Laborantzaren gaineko kalteei dagokien espezie honen kopurua gorantz doa, kuotarik ez da. Basurdea ihiztatzeko sasoia gero eta luzeagoa da: 08/15etik 02/28ra 2019/2020ko sasoian; 06/01etik 03/31ra 2020/2021eko sasoirako.
Usoen migrazioa (negua hegoalderago iragaten baitute usoek) ez da gehiago lehen bezain hedatua urriaren epean eta gero eta maizago egun batzuen epean saldoan pasatzen dira, eguraldi eta hegaldi baldintzak ezin hobeak dituztelarik…
Denbora berean, uso gero eta gehiago egoten da neguan gure eskualdean, elikadura, ohantze toki goxoak eta lasaitasuna aurkitzen dituztelako.
Ihizi xehea ere badago gure lurraldean. Badira urteak ez dela faisai edo erbi askatzerik egin. Gurutzatzen dituzuenak aire librean sortu ziren.
Mattin ANCHORDOQUY & Mikel HARGUINDEGUY
St Martin d’Arbéroue, le 20/07/2019 Donamartiri, 2019/07/20an
Chloé LABARERE & Pantxika ETCHEGOYEN
St Pée sur Nivelle, le 24/11/2019 Senpere, 2019/11/24an
Herriko onetsitako ihizi elkarteak bideen garbiketa antolatzen du (usaian agorrilean) traktore – xehamakina edota sasi garbitzeko makina bati esker toki malkartsuetan. Horri esker, ihiztariak aiseago ibil daitezke eta izadizaleek goza dezakete: mendiko bizikletariak, ibiltariak, mendi lasterketazaleak,…
Ihiztari taldearen erreberritzea ez da erraz eta gazte edo ez hain gazteek gure elkartea nekez handitzen dute (ez dago Munduko Txapelketa eraginik edo Kylian Mbappé / Antoine Griezmann delakorik gure artean).
Behiala gure baserrialdeko biztanleriaren denbora-pasa herrikoia izanagatik, kanpoko aisialdi hau ezagutzea merezi du (gure iduriko). Nahi baldin baduzue jarduera horretaz ideia bat ukan (jadanik dastatu duguna bakarrik gustatzen zaigu / ez zaigu gustatzen… sukaldean segurik hala da!) eta ihiztari bat laguntzeko aukeraz baliatu (erakustxakurrekin edo arrasto-txakurrekin, bakarkako ihizia, mendi-ihizia edota balezta), elkarteko bulegari batekin harremanetan sar zaitezkete:
Guillaume LABARERE : 06.59.91.88.04
Peyo ETCHEGOYEN : 06.79.71.67.46
Jon ETCHART : 07.82.66.15.67