Erberua

2020ko otsailaren 7an iragan den 2019ko Biltzar Nagusian, Erberuak elkarteak bere ekintzen, norabideen eta finantzen bilduma aurkeztu du.
Badu 35 urte « palantxa » torneoak irauten duela. Herria animatzen du azarotik ondoko urteko martxoraino
70 taldeak Ipar Euskal Herri osotik heldu dira.
Animazio hori, lagunen arteko giro on batean iragaiten da, urririkako langileen, epaileen eta edantegiko lantaldearen lanari esker.
Elkarteak beste ekitaldi premiatsu bat antolatzen du, oinezkoen eta mendi bizikletazkoen ibilaldia. Urriaren 27an, igandearekin iragan zen eta 196 VTT eta 296 oinezko ibiltzaile (helduak eta haurrak) bildu zituen.
Handizki eskertu nahi genituzke:

  • 80 urririkakoak, ekitaldi egunean beren laguntza ekarri baitute aparkalekuetan, izen emateetan, hornitzeetan, segurtasun puntuetan eta bereziki sukaldariak, egun hori arrakastatsua izaiteko mobilizatu baitira.
  • lur eremuen jabeak, beren lurretan gaindi pasatzeko baimena eman baitaukute, eta laborariak, bide batzu garbitzen baitituzte beren traktoreekin.
  • ibilbide itzulien prestatzeko, arrats anitzez bildu diren urririkakoak, eta ibilbide itzuli horietako sasiak egunaz garbitzen arizan diren pertsonak.
  • Jean Michel eta Sylvain Donapetry, beren pentzea uzten baitute, autoak segurtasun osoan aparka daitezen.
    Esker handi bat, uda hastapenean Isturitzetik joan den Bernadette LISSARi, plantxa bat eman baitio ERBERUARI, 2021ko ibilaldian berriz erabiliko dena… hain segur…
    2019an, ERBERUAk erabaki zuen Hazparneko “Uhaldia etxaldea” elkartea laguntzea. Elkarte honek lanetik urrunduak diren jende helduak gizarteratzen laguntzen ditu laborantzaren bitartez, bio baratzezaingoan ar araziz. Diru emaitzak biltzen ditu berotegien instalatzeko eta lehenbiziko landareen erosteko.

EN 1 CLIC !

Annuaires des associations

Démarches administratives

Ligne de bus

Horaires déchetterie