Arberoa Ikastola

Arberoa Ikastola Aintzina Izturitzen kokatzen den elkarte bat da, haurrak Arberoa ikastolan (Donamartirin) dituzten burasoez osatua da. Arberoa ikastola sustengatzea du bere helburu nagusia.
Ohitura den bezala, aurten ere, gure elkarteak 3 animazio egin ditu.
Arberoa eguna ekainean, Xilaba bertso finaleko bazkaria eta eguberriko merkatua abendoan.
Animazio hauek 2 helburu zituzten, alde batetik herriko bizian parte hartzea eta bestetik dirua biltzea ikastolaren ibilmoldearentzat.
Aurten, eraikuntza berri berrian egin dugu sartzea eta gozatu ahal izan dugu egiazko jangela, ikasgela eta joko eremuetan izaitea! Zer plazerra!
2019ko sartzean 65 bat haur ziren, horietarik 20bat Izturiztarrak, eta urte bukaerako 70 izanen direla aurreikusten dugu.
Arberoa ikastolaren proiektuaren oinarriak oroitaraz ditzagun :
– murgiltze eredua, haurra euskaldun oso izan dadin (euskaraz jostatzeko, harremantzeko eta ikasteko!)
– elkarbizitza zutabe duen ikastetxea, haur eta heldu elgarrekin ongizatearen bidean
– ingurumenaren errespetuan ari den ikastetxea (hondarkinen berexketa, haskari biologikoak, birziklatzea,…)
Ikastolako bizia hurbilagotik segitzeko : arberoaikastola.org
Ate idekiak martxoaren 28ko aurreikusiak ziren, bainan konfinamenduaren ondorioz ezeztatuak izan dira, halere norbait informazioez interesatua balitz idatz arberoakoikastola@gmail.com helbiderat edo herriko buraso hauetarik bati deitu :
Aline Dupouy 06 70 11 63 79
Xobadin Arotçarena 06 81 99 96 57