Artetxea

Huna 2019 urtean Artetxean iragan diren animazioak :
-Euskal herriko mus txapelketaren kanporaketa, nun 12 ekipek parte hartu zuten.
-Euskararen aldeko KORRIKA gure herritik pasatzea ospatu ginuen, ostatu, talo eta txarangarekin.

Zazpi senideko antzerkia eman zuten Fuchs anaiek 60 bat lagunen aintzinean.
-Trukaketa goiza egin zuten 15 bat lagunek. Parada ezin hobea baliatzen ez diren jantzi, jostailu, landare edo beste trukatzeko.

Paxkal Irigoien eta Niko Etxart kantari famatuaren kontzertua gozatu zuten 100bat ikuslek.
-Herriko bozak antzerkiak 130 bat ikusle irrinarazi zituen oren bat eta erdiz.
-Iparraldeko bertso finala antolatu ginuen « Bertsolarien lagunak » elkartearkin herriko gelan, 180 bazkaltier eta 250 bat ikusle bildu zituena.
-Dentista eta Eusko dorrea antzerkiak eman zituzten herriko dozena bat haur eta gaztek, gela bete baten aintzinean. Ohargarria aurten Uztaritzeko Herriko etxeak antolatzen duen aste kulturalera gomitatuak izan zirela gure antzerkilariak antzerki hauen berriz emaiteko, ohore bat !!!
-Herriko pestetako igandearekin usaiako Kantu bazkaria egin zen Watsonek alaiturik.
Urrunatik jin sukaldariek egin Marmitakoa prezaitu zuten 100 bat bazkaltierrek.
-Urriko bakantzetan zirko ikastaldi bat antolatu zen haurrentzat.
-SOINUBILA musika eskolan ibiltzen diren herriko haurrek ikusgarri bat eman zuten, urtean zehar ikasia entzuteko parada izan zen.


Animazioez gain, Artetxeak urte osoko jarduerak antolatzen ditu :
-Yoseikan budo arte martziala helduentzat astearte arratsetan
-Yoga astezken arratsetan helduentzat
-Yoseikan budo haurrentzat ostegun arrastietan
-Yoseikan training helduentzat ostegun arratsetan
-Euskara ikasteko kurtsoak asteart arratsetan
-Artetxea kantuz kantu taldea hilabeteko azken ostiraletan Watsonekin, parada lehengo eta oraiko kantuen ikasteko eta kantatzeko !
2020 urte hasiera zail hunen ondotik, 2 data jadanik nota ditzakezue zuen egutegietan :
-lehena agorrilaren 29an iraganen den kantaldia, Aire ahizpak eta Ruper Ordorika artistekin.
-bigarrena herriko pestetako Kantu bazkaria.


Oroitaraz dezagun Artetxea elkartea zer helbururekin sortu zen.
Alde batetik hetsia zen herriko ontasuna den ikusgarri gela horri bizi berri baten emaiteko eta bestetik euskarazko ekintza kulturalen antolatzeko (mintzaldiak, kantaldiak, antzerkiak, bertso emanaldiak, eta beste…)
Elkarte gaztea izanik ere, gure herriaren bizian parte hartzeko gogoa dugula segurtatzen dugu aurten ere.

Xehetasun gehiago nahi izanez gero gure elkarteaz edo jarduerez, deitu :


Joelle : 06 84 53 14 44

Jon :06 31 64 60 88

Patricia :06 82 92 75 49